Lege oharra

Erabilgarritasunaren informazio eta baldintzak

Lege-informazioa

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzu-eskaintzaile guztien obligazioa da zerbitzu-hartzaileei nahiz organo eskudunei bitartekoak eskaintzea apartatu honetan eskaintzen dugun informazio zehatza bitarteko elektronikoen bidez, iraunkorki, erraz, zuzen eta doan eskuratu ahal izateko.

  • www.dirdir.art webgunearen titularraren datuak: Titularra: SARA MIGUÉLEZ GARITANO
  • IFK: 44333587Y
  • Helbidea: Nafarroa Etorbidea, nº 19 1ZM BITXI ARTE 20500 Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa) España – Tfno.: 663 777 778 – Posta elektronikoa: dirdir.bitxiarte@gmail.com – Gipuzkoako Foru-Diputazioaren Artisau Erregistrorako izen-emateko datuak

Webgunearen erabilera-baldintzak:

www.dirdir.art webgunea erabiltzean, ulertzen da erabiltzaileak irakurri, ulertu eta osorik eta mugarik gabe onartzen dituela lege-ohar hau, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta webgune honetan ageri diren gainerako ohar eta jarraibide guztiak, eta hitz ematen du egoki erabiliko dituela legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat etorriz.

Erabiltzailea ados ez badago, hobe du www.dirdir.art webgunea ez erabili.

SARA MIGUÉLEZek eskubidea izango du edozein unetan webgune honetako edukiak, informazioak eta hitzak, erabilera-baldintza hauek, pribatutasun-politikak eta gainerako lege-oharrak aldatzeko. Kasu horretan, erabiltzaileei horren berri emango diegu webgunearen bitartez.

www.dirdir.art webgunean beste webgune edo hirugarrengoen weborri batzuetarako estekak egon daitezke, baina halere, ez du horien gainean inolako erantzukizunik bere gain hartzen, ez baitu horien gainean inolako kontrolik. Horrenbestez, erabiltzaileak guztiz bere ardurapean joko du webgune horiek eskaintzen duten edukira eta onartuko ditu horien erabilera-baldintzak.

Egile eta jabetza intelektualaren eskubideak

Erabiltzaileak onartu eta aitortzen du webgune honetan ageri diren marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarriak, edukiak, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak eta/edo beste edozein elementu SARA MIGUÉLEZenak eta/edo hirugarrengoenak direla bakar-bakarrik, eta horiek bakarrik dutela horrelakoak trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubidea.

Webgunean sartzeak ez du esan nahi, inola ere, eskubide horiei uko egiten zaienik, ezta eskualdatu, baimendu edo erabat nahiz partzialki lagatzen direnik ere, berariaz kontrakoa ezarri ezean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, webgune honetako erabiltzaileek debekatua dute webgune honetako informazioa eta edukia erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste edozein eratara erabiltzea, guztiz nahiz partzialki, SARA MIGUÉLEZen aldez aurreko baimen idatzirik eduki ezean.

Webgune honen edukia ezin daiteke erreproduzitu ez osorik eta ez zati batean ere, ez eta eskualdatu eta ez erregistratu ere informazioa berreskuratzeko inolako sistemen bidez, ez inolako eratan eta ez inolako bitartekorik erabilita, aipatutako Entitate horren aldez aurreko baimen idatzirik eduki ezean.

SARA MIGUÉLEZ bere webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementu, menu, HTML kode, testu, marka, logotipo, kolore-konbinazio, botoi, irudi, grafiko eta webguneko beste edozein edukiren titularra da, eta halaber, bere edukien egitura, aukeraketa, antolamendu eta aurkezpenarena, edo bestela elementu horiek erabiltzeko dagokion baimenaren jabe da. Beraz, erabiltzailea behartuta dago webgune hau, bertako eduki eta zerbitzuak arduraz eta zuzen erabiltzera, Legearekin, moralarekin, jardunbide eta ohitura onekin, ordena publikoarekin, fede onarekin eta erabilera-baldintza orokor hauekin bat etorriz, SARA MIGUELEZen jabetza intelektualaren eskubideak ezin zorrotzago errespetatuz.

Erabiltzaileak berariaz debekatua du webgunea erabiltzea legez kanpoko edo debekatutako helburuekin, hirugarrengoen eskubideak kaltetzen dituztenekin edo moduren batean SARA MIGUÉLEZen marka, irudi edo izen onari min egin diezaieketenekin.

Erabiltzaileak, aplikagarri diren baldintza hauek direla eta, bete beharrekoak dituen obligazioak betetzen ez baditu, SARA MIGUÉLEZek jasan dezakeen edozein eratako kalte eta galeren erantzule izango da. SARA MIGUÉLEZek bere eskubideak defendatzearren bidezko lege-ekintzak gauzatzeko eskumen osoa du.

Izaera pertsonaleko datuak babestea

www.dirdir.art webgunean hainbat datu pertsonal jasotzen dira formulario batzuen bidez, baita harremanetan jartzeko prestatutako posta elektronikoko helbideen bitartez ere.

Izaera pertsonaleko datuak babestearren une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz eta webgune honetan deskribatutako pribatutasun-politikarekin bat etorriz tratatuko dira datu horiek; erabiltzaileek beren datuak eman baino lehen irakurri beharko dituzte bai bat eta bai bestea ere.

Jakinarazpen komertzialak

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta hori aldatzen duen Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurrien abenduaren 28ko 56/2007 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz, www.dirdir.art webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela posta elektroniko bidez edo jakinarazpen elektronikoetarako beste bitarteko baliokide batzuen bidez publizitaterik edo jakinarazpen komertzialik bidaliko aurrez horrelakorik eskatu edo baimendu ez badute; aipatutako baimena, hain zuzen, horretarako prestatutako inprimakien bitartez lortuko da.

Nolanahi ere, erabiltzaileek, bitarteko elektronikoez baliatuz dirdir.bitxiarte@gmail.com helbidera mezu bat bidali eta jakinarazpen komertzialak jasotzearen aurka agertu edo beren ukoa adieraz dezakete, eta bidaltzen zaion jakinarazpen bakoitzean emango zaio hori egiteko aukera.

Webgunearen titularraren erantzukizuna

SARA MIGUÉLEZek ez du bermatzen edukietan birusik edo beste elementurik egongo ez denik, eta beraz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzailea webgunean nabigatzearen ondorioz kutsa daitezkeen balizko birus informatikoek erabiltzaile horien ekipo edo sistemetan eragin ditzaketen kalteengatik.

Era berean, www.dirdir.art webgunearen titularrak ez du kontrolatzen eta ez bermatzen ere sarbidea etengabekoa izango denik, ezta egoki bistaratu, deskargatu edo erabiliko direnik bere webgunean jasotako elementuak eta informazioak, bere kontrolpetik kanpo dauden faktore edo xehetasunek eragotzi, zaildu edo eten egin baititzakete, eta hala, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen zerbitzuan etenak gertatu, motel ibili edo gaizki funtzionatzen duenean, baldin eta SARA MIGUÉLEZen kontroletik kanpoko arrazoiengatik bada nahitaez, edo erabiltzailearen jarduera iruzurti edo kaltegarri baten ondorioz gertatzen bada.

SARA MIGUÉLEZek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen hirugarrengoen webguneetan guri buruz egon daitekeen informazioagatik edo gure www.dirdir.art webgunearekin atxikita hirugarrengoek dituzten esteken bidez edo bilatzaileen bidez jaso daitekeenagatik.

Adin txikikoek webgunea erabiltzea

Nahiz eta www.dirdir.art webgunea ez dagoen adin txikikoei zuzendua, sarbidea baimentzen zaie. Adin txikikoren batek informazioa eskatu nahi badigu edo datu pertsonalak ematen badizkigu, 14 urte baino gehiago baditu bakarrik egin ahal izango du bere kabuz. 14 urtetik beherakoen kasuan, guraso-agintea duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta honek, haren izenean, baimena emango du enpresak haren datu pertsonalak erabil ditzan, eta horrenbestez, adin txikikoak beren ardurapean dituztenen erantzukizuna izango da beren ardurapeko adin txikikoen adinerako egokiak diren webgune honetako zerbitzu eta edukiak zein diren erabakitzea.

SARA MIGUÉLEZek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen, baldin eta aipatutako adin hori duten adin txikikoek, betebehar hauek urratuz, beren datu pertsonalak ematen badiote.

Www.dirdir.art-etarako beste webgune batzuetatiko loturak

www.dirdir.art webgunera hiperlotura egin nahi duten pertsonek edo entitateek hurrengo baldintzak jasan behar izango dituzte: 

Ez da baimentzen www.dirdir.art webguneko en erreprodukzio partziala edo osoa.

Ez da sartuko inongo adierazpen faltsua, okerra edo akatsdun www.dirdir.art –i buruz.

Hiperlotura egiteak ez du suposatuko inongo lotura dagoenik SARA MIGUÉLEZ eta hirugarren horren webgunearen jabearen artean, ezta SARA MIGUÉLEZek ezagutzen edo onartzen dituela web horretan eskaintzen diren zerbizu edo edukiak.

SARA MIGUÉLEZ ez da hiperlotura egin duen webgune horretan eskaintzen diren edukien edo zerbitzuen erantzule, era berean ez da bertan agertzen diren adierazpen edo informazioen erantzule izango.

Cookieak

Cookieak tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, webgune jakin batzuetako orrialdeetan sartu edo bisitatzen dituen disko gogorrean edo ordenagailuaren memorian gordetzen direnak, eta horiei esker, erabiltzailearen lehentasunak ezagutu daitezke berriro konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dute bertan jasota dagoen daturik irakurri, informazio pertsonala eskuratu edota beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri.

“Cookie-Politikak” webgune honetan ikus daiteke Cookien gaineko lege oharrean.

Sare sozialei buruzko informazioa

Informazio zehatza “Pribatutasun-Politika” atalean ikus daiteke.

Legeria aplikagarria eta eskumena

www.dirdir.art webgunean garatutako jarduera espainiako indarreko legeriaren mendean jarrita dago.SARA MIGUÉLEZ eta www.dirdir.art webguneko erabiltzaileen arteko edozein eztabaidatan, parteek espresuki adosten dute Auzitegi eta Espainiako Tribunaletara jotzea, konkretuki Bergara (Gipuzkoa) herrikora, bere foruari espresuki uko egitea, edukiko balute.